IKUS-ENTZUN

Ateak itxiko ditu gaur Caostica-k

Luis Eguiraun, Oscar Grijalba, Borja Crespo, Itxaso Díaz eta Maiana Agorrogi izan dira aurkezturiko film guztien artean onenak aukeratzen ibili diren adituak, eta hauexek izan dira aurtengo irabazleak: Bideo-zineman, Santiago Martínez, cazador de OVNIS y Alienígenas lanak irabazi du; lan hau Manuel Ortega Lasagarena da.
Animazioaren barruan, Ivan Diaz Barriusoren Nocta lanak eskuratu du saria. Bideoklipen sailaren barruan Quique Mailloren Lógico que salga mal obra izan da onena. Bizarrada onena Jossie Malis-en El Fantástico Mundo del Fantástico Morales lanarentzat izan da.
Epaiak nabarmendu nahi izan du aurkezturiko lan guztien kalitatea, zeinak lehiaketa sendotzen laguntzen duen ezinbestez.

Gaur, beraz, sari banaketa Caostica-n, eta ondo pasatzeko aukera paregabea Bilbo aldean.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button