MUSIKA

“Euskadi Northern Soul Memories”, Gasteizen

Larunbatean, otsailak 15, Gasteizko Emedos Klubean, soul diskoak jartzen arituko dira soinu beltzetan adituak diren Euskal Herriko lau DJ: Igu Allnighter Ligthnin; Fernando Padilla BlackMan; Luis Beltza eta Alejandro Aguayo The Soul Master.

Saioa 21:00etan hasiko da, eta 2:30era arte iraungo du. Aurretik, 14:00etatik 19:00etara, Herre 74 tabernan Miguel Oribe eta Borja izango dira diskoak jiratzen eta giroa berotzen erritmo beltzen bidez.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, duela 20 urte Northern soul estiloko saioak, allnighters-ak, egiten ziren Euskal Herri osoan, eta saio horietan izaten ziren lau zale eta DJ dira, Igu Allnighter, Fernando Padilla, Luis Beltza eta Alejandro Aguayo. Garai haiek gogorarazteko, Euskadi Northern Soul Memories emanaldia ondu dute.

“90eko urteetan, Euskadi aitzindaria izan zen Northern Soul deitu zioten musika beltz eta iluna jartzen eta zabaltzen; musika hori Amerikako Estatu Batuetatik iritsi zen, eta 60ko urteetako hasieratik 70eko hamarkadako amaierara bitarte argitaratutako diskoak ziren; soul eszena underground-a zen, Ingalaterran gertatu bezala, baina gure lurraldean”. Saio horretan garai hartako emanaldi mitikoetako giroa gogorarazten saiatuko dira: “Jendeak gozatuko du, eta zorua kiskaliko dute, seguru; plazera entzumenarentzat”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button