MUSIKA

The Alan Tyler Show Bilbon eta Donostian izango da otsailean

Bilboko Hanky Panky Records diskoetxeak The Alan Tyler Show country, folk eta rock banda ingelesa ekarriko du gurera otsailean: 18an, Bizkaiko Abokatuen Bazkunean (Bilbo) izango da, eta 19an, Altxerri Jazz Tabernan (Donostia). 

Rockingbirds taldeko lider Alan Tyler musikariak zuzentzen du banda, Jim Morrison (Lost Sons of Littlefield) eta Patrick Ralla (The Rockingbirds, The Hanging Stars) taldekideekin batera. Formatu akustikoan arituko da hirukotea: gitarra, banjo, fiddle eta mandolina.

Emanaldietan, Tylerren ibilbide oparako doinuak jotzen dituzte, bai eta haien musikari kutunen bertsioak ere bai: Waylon Jennings, Buddy Holly, Merle Haggard, Gram Parsons eta Townes Van Zandt.

Horrekin batera, CD berri bat ere aurkeztuko dute: River Songs. Tylerren hiri Londreseko ibai eta “lurrazpiko lurraldeen” ondarea biltzen du grabazioak.

The Independent egunkariaren arabera, “Tyler bere genero eta garaiki musikari onenetarikoa da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button