MUSIKA

Stupenda Jones taldeak Hiru izeneko lana kaleratu du

Lehenengo abestiak 2004ean grabatu zituzten Brigada Criminal-ekin batera, diska konpartituz, diskaren izenburua Osti Bi zen, ideia on honekin lortu zuten CD batean bi talde kaleratzea (split). Lan horretan, Stupenda Jones-ek 6 abesti kaleratu zituen, horien artean,  Eguzki Lorea eta No quiero ser como tu abesti onak.

2006. urtearen amaieran eta 2007. urte hasieran lan berria aurkeztu zuten. Etorkizuna Lehertu bakarkako lehen lana da beraientzat. Kaleko rock-az osaturik dago, 11 gai gehi bideo pista bat erritmo eta abiadura bizkortuz, non taldeak gordintasun osoz, sinpletasun eta rock and roll-aren hitz konprometituak eta zuzenak adierazten dituzten, lehenengo lanaren ildotik jarraituz.
Bi lan hauekin plazaz plaza, aretoz areto, gaztetxez gaztetxe eta tabernaz taberna ibili dira, bai Euskal Herrian zein atzerrian.

Los Amanecek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button