ESZENA

Zirkuituak hasiko du bere hamargarren edizioa

Zirkuituaren hamargarren edizioa martxan jarri da. Arte eszenikoen alorrean bertako taldeen jarduera bultzatzeko ekimenak urteko lehen faseari ekingo dio gaur eta martxoaren 25era bitartean luzatuko da.
Guztira, hurrengo bi hilabeteetan, zortzi antzerki muntaia aurkeztuko dituzte bertako beste horrenbeste taldek. Emanaldiak Otxarkoagako, Begoñako eta San Frantziskoko udaltegietan, Iturrigorri-Peñaskaleko Herri Ikastetxean eta Solokoetxeko Institutuko Ekitaldi Aretoan eskainiko dira. Aurreko edizioetan gertatu den bezala, emanaldiak otsaileko eta martxoko asteazkenetan edo ostegunetan izango dira, 19:30etik aurrera, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.

Zirkuituaren hamargarren edizio honetan eszenatokira igoko diren konpainien zerrendak honako hauek biltzen ditu: El Beso Teatro eta Burbujas, Atakados, Periplo, Totum, Justi Larrinaga, Luna Llena eta Apurka. Azken horrek Han izanik, hona izan euskarazko muntaia aurkeztuko du.
Joseba Sarrionaindiaren ipuinen egokitzapen lanaz edo August Strindberg dramaturgo suediarraren antzerki intimoaz gozatzeko aukear egongo da. Emakumeei buruzko istorioak, umorez kontatutako misterioa edo biziari eta heriotzari buruzko gogoetak dira bi hilabete hauetan ikusi ahal izango ditugun lanen gaietako batzuk.

MBN Comunicacion-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button