MUSIKA

Berri Txarrak taldeak gaur hasiko du bira AEB eta Kanadan barrena

AEBetako Colorado estatuko Fort Collins-en hirian joko du gaur Berri Txarrakek, Surfside 7 aretoan, hain zuzen. Iraileko lehenengo hamabostaldian Kanada eta Ameriketako Estatu Batuetan barrena ibiliko da hirukotea.

Hala, Montreal-en, Toronton, Washington hirian, Rhode Island-eko Providencen, Bostonen, New Yorken eta New Jerseyn joko du hirukoteak.

Kontzertu horietako batzuetan, gainera, hardcore melodikoaren aitzindari Descendents taldearekin joko dute; Descendents taldeko bateria-jotzaile Bill Stevensonek, hain justu, Denbora da poligrafo bakarra disko hirukoitzeko lan hardcore zaleena  grabatu zuen, eta egun, Berri Txarraken lan berria grabatzen ari da, Fort Collins hiriko Blasting Room estudioetan.

Honatx data zehatzak: 7an, Montreal, Metropolis aretoan; 8an Toronton, Rebel aretoan; 10ean, Providence-en, Lupo’s Heartbreak Hotel-en; 11n, Bostonen, The Plough & Stars aretoan; 12an, New Yorken, The Safari Room at El Cortez-en; eta, azkenik, 13an, New Jersey-n, Asbury Park Brewery-n.

Informazio gehiago: berritxarrak.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button