MUSIKA

Cabezafuegok “Camina Conmigo” aurkeztuko du Oñatin

Iñigo Cabazafuego musikari ipurterreak Camina Conmigo (Folc Records / Happy Place) izenburuko bakarkako lana aurkeztuko du Oñatiko Pako tabernan, hilaren 8an, igandea, 19:30ean.

Atom Rhumba, Mermaid, Half Foot Outside, Jugos Lixiviados, Los Separatistas, Basque Country Pharaons, Royal Canal, Black Lagun edo Bizardunak taldeetan aritutako musikariak oraintsu zabaldu duen Color Hits izeneko estudioetan grabatu du bakarkako lana; estudio hori irabazi asmorik gabeko egitasmoa da, eta duela pare bat urte zendutako Los Bichos-eko Josetxo Ezponda musikariaren omenez abiatu du Cabezafuegok.

El Columpio Asesinoko Dani Uleciak grabatu du diskoa, eta ekoizpenaz Luther Russell estatubatuarrak (Richmond Fontaine, Jody Stephens Big Star, Folks…) ekoitzi du.

Horretaz gainera, nafarrak hainbat musikariren laguntza izan du estudioan: Joseba Irazoki (Atom Rhumba, Nacho Vegas, Duncan Dhu…), Germán Carrascosa (Sonny & the Sunsettes, Los Bananas, Lorena Alvarez…), Nacho Beltrán (Atom Rhumba), edo Felix Buff (Willis Drummond, Duncan Dhu..), besteak beste.

Cabezafuegok hitz kostunbrista eta ironikoekin jantzitako zortzi doinu jaso ditu, Kinks, Soft Boys edo Harry Nilsson musikari klasikoen itzalpean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button