IKUS-ENTZUN

Berrogei film lehiatzeko prest, Euskal Zine Bileran

Lekeitioko Udalak antolatzen du Euskal Zine Bilera, euskara hutsean egiten den jaialdi bakarra da, eta aurten, 38. edizioa izango da, azaroaren 22tik 29ra bitartean.

Euskal Zine Bilerak bi helburu ditu:  batetik, euskarazko lan amateurrak saritu eta lagundu, eta bestetik, euskarazko zinemagintza profesionalaren bilgune bilakatu.
Aurtengo Euskal Zine Bileran 41 film lehiatuko dira; horietatik, 10 lan profesional dira eta 31 lan amateur, eta horien artean, Zine Bileraren itxiera ekitaldian aukeratuko da 3.000 eurotako beka jasoko duena. Irabazleak 2016ko irailera bitartean izango du denbora proiektua gauzatzeko.

Zuzendaritza, ekoizpena, gidoia eta argazkia arloak sarituko dira jaialdian Profesionalen sailean, arlo bakoitzeko 1.600€ eta zilarrezko antzarra dira sariak; amateurrean berriz, 1000€ eta zilarrezko antzarra. Horrez gain, jaialdiko saririk preziatuena, Film Onenaren saria ere profesional eta amateurren kategorietan emango da: lan profesionalak 1.900€ eta urrezko antzarra jasoko ditu eta lan amateurrak 1.300€ eta urrezko antzarra.  Gazte 22 Saria eta Antzar Morea ere banatuko dira.

Informazio gehiago: Zine Bilera

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button