IKUS-ENTZUN

Buster Keaton, Azkuna Zentroko Zinematekan

Azkuna Zentroko Zinematekak zine mutuko aktore, gidoilari eta zuzendari Buster Keaton mitikoari buruzko zikloa ondu du. Programa gaur bertan hasiko da, eta martxoaren 17ra arte iraungo du. Ikusleek estatubatuarraren filmografia nagusia ikusteko aukera izango dute.

Hala, gaur bertan lau film pantailaratuko dira, bi emanalditan: 17:30ean, The saphead (1920) eta One week (1920) eta 19:30ean, The three ages (1923) eta The scarecrow (1920).
Bihar, halaber, lau film horiek berriro ikusteko parada izango da.

Bilboko zentroaren arabera, “Azkuna Zentroko Zinematekak aukera eskaintzen digu XX. mendeko artistarik handienetako bat izan den Buster Keatonen filmekin proiekzio zinematografikoan miresmenez gozatzeko”.

Programa osoa: azkunazentroa.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button