IKUS-ENTZUN

“Le fil” filma proektatuko da FASen

Bilboko FAS zineklubak Mehdi Ben Attia zinegileak filmatutako Le fil (2009, Frantzia) filma proiektatuko du gaur, urtarrilak 28, El Carmen aretoan, 19:45ean; estreinakoz ikusiko da Euskal Herrian.

Horrekin batera,  Atomes (Arnaud Dufeys, Belgika, 2012) film laburra ere aurkeztuko da. Emanaldia Bilboko Institut Français-ekin lankidetzan ondu du FASek, eta Amaiur Armestok aurkeztuko du.

FAs zineklubaren arabera, Mehdi Ben Attia nahikoa zinegilea ezezaguna da gurean, hainbat zinegilerekin aritu den arren; André Téchiné, kasu. Le fil bere estreinako film luzea da, iaz, baina, bere bigarrena pantailaratu zuen: Je ne suis pas mort.

“Pelikula honetan etengabeko liskarren istorioa islatzen da. Gazte batek, Malik izenekoak, aukera anitz ditu: gurariak, betebeharrak, idealak, beldurrak, pasioak, ametsak, amodioa… Haietako bat aukeratu arte, alegiazko errealitate-sorta dago eskura. Baina zer gertatzen da gizabanakoaren bizitzen espazio horietan? Beste gazte bat, Bilal, Malik-en bizitzan agertuko da eta…”.



Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button