ARTEA

Bi erakusketa berri izango dira maiatzean Artiumen

Maiatzaren 17an bi erakusketa berri bisitatzeko aukera izango da Gasteizko Artium zentro eta museoan: Jorge Luis Marzok komisariatu duen Ez ukitu, arren, eta Iñaki Larrimberen Feria. Biak ala biak 2013ko irailaren 1a bitarte egongo dira zabalik.

Ez ukitu, arren erakusketak zentroko erregistroa du ardatz: “2002an zabaldu zenetik museoko langileek jasoa eta horren gainean, ikusleek artelanekin eta hauek gordetzen edota erakusten dituzten esparruekin dituzten harremanetan museo-erakundeek proiektatzen dituzten aginpide eta diziplina mekanismoen eraginaren inguruko gogoeta bat egin nahi da”.

Joan Foncuberta, Andrés Hispano, Félix Pérez-Hita, Mireia C. Saladrigues, Guillermo Trujillano eta Arturo Fito Rodríguez artistek gai horiek jorratuko dituzte, eta bai erakusketa aretoan bai katalogoan, bisitariek museoetan dituzten jokabideen inguruko egitasmoan parte hartu duten ikasle taldeekin partekatuko dute tokia.

Bestalde, Iñaki Larrimbe artista arabarrak partaidetzarako esperientzia-instalazio sorta bat aurkeztuko du Feria izenburua duen erakusketan. Erakusketak turismo kulturalaren ingurukoa izango da, alegia, artearen testuinguru kultural, sozio-ekonomiko eta politikoak erakusten dituen kontraesanen gainekoa.

“Kultura-kapitalismoak sortutako mekanismoen barruan sartu nahi du Azoka eta fenomeno horren inguruko gogoetaren esparruan kokatu, baina «esperientziak ontziratu» nahi dituen industria horri aurre egin gabe”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button