BERTSOTAN

Bertsoak Aralarko larreetan

Bihar, maiatzak 1, Larraitzen, Aralarko larreak irekitzeko festa ederra egingo da, eta bertso saioa ez da faltako.

12:00etan, egungo Gipuzkoa eta Nafarroa lotzen dituen Aralar mendikateko larreak irekitzeko suziria botako da.
Ostean giro ederrean, Nabarralde taldearen eskutik emankizuna izango da eta Ansa ahizpen eskutik (Arantxa, Ainhoa eta Maider) kantaldia ere egongo da.

Aizkolarien ostean, Mikel Mendizabal eta Bixente Gorostidi bertsolariak arituko dira larretako bertso saioa osatzeko.

Festa eguna amaitzeko, erromeria etorriko da Jesus Mujika eta Josu Puldain bikotearen eskutik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button