Lehenengo edizioan lortutako arrakastaren ondoren, Asvinenea Elkarte Kulturalak (Arte eszenikoen laborategi eta sustatzailea), Laugarren Poltsikoko Antzerki Piezen Lehiaketarako deialdia egin du.
Gaur, Donostiko Fnac-en Danbaka III. Musika lehiaketaren irabazleen diskoak aurkeztu dituzte, 11:30ean. Ekitaldian Iker Barandiaran, Danbaka lehiaketaren arduraduna eta taldeetako musikariak izan dira.
Hilero film interesgarri bat proiektatzen dute Elorrioko Iturri Kultur Etxean. Gaur, 19:30ean Cooking History film berezia ikusteko abagunea izango duzue. Peter Kerekes-ek zuzendu duen dokumental honetako osagaiak: sei gerra, 10 errezeta eta 60.361.024 hildako dira.
Auditorioa Guggenheim Bilbao Museoan, gaur 20:00etan, Mem-brain strata 1 izeneko lana ikusteko aukera izango da Dantzaldia ekimenaren barruan.
Pok Produkzioak eta Théâtre des Chimères konpainiak haurrentzako ikuskizun hau taularatuko dute martxoan Sarako Lur Berri Aretoan.
Zazpi urte dira Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Getxon azken aldiz aritu zenetik. Ostiralean, martxoak 12, taldeak berriro ere eskainiko du kontzertu bat Algortako El Redentor elizan, Orkestra Herrietan ekimenaren barruan. Kontzerturako sarrera doakoa izango da.
Tene Mujika Beka jaso zuen Imanol Muruak. Gaur goizean Donostiako Elkar aretoan Imanol Murua (idazlea), Debako Udaleko ordezkaria eta Xabier Mendiguren (editorea) bildu dira beraren emaitza den Loiolako hegiak lana aurkezteko.
Bilbaoeszenak ematen duen musika-antzerkiari buruzko ikastaroa aste honetan amaituko da, La Estación jatorrizko lanaren emanaldiarekin. Emanaldia Otxarkoagako Udaltegiko ekitaldi aretoan izango da ostiralean, 19:30etatik aurrera. Urritik San Frantziskoko Udaltegian.