posta zerrenda
orri nagusia
web mapa
Bilatu:

LITERATURA

Literaturatik zinemara “Lolita”rekin

  
itzuliinprimatu Ctrl+pBidali albistea lagun bati

Hauxe izango da larunbat honetan, Gasteizko Hikaateneoan eta Katixa Agirreren laguntzarekin, Literatura Eskolako kideek jorratuko duten gaia. Lolita: literaturatik zinemara.
Hizketaldiak literaturatik zinemara egingo du bidaia, bidelagun berezi batekin: Lolita neskatoa. XX. mendeko nobela garrantzitsuaz gain, pertsonai mitiko baten sorburua ere bada Nabokoven maisulana. 40ko hamarkadan idatzia, 50koan argitaratua, bere oihartzuna gure egunetara ere ailegatu da. Polemika gainetik kendu ezinik, batzuetan lagungarri, besteetan eskandalua izan da.
Lolita, bere marko literarioa gainditu, eta gizarte-mito bilakatu da urteen poderioz. Masa komunikabideak dira egun mito sortzaile eta elikatzaile nagusiak. Lolitak ere medio hauetan topatu du bizilekua, ikus-entzunezko medioetan bereziki, garatu egin da.

Nobelaren ernalkuntza eta gizarte-harrera aztertuko da, baina bereziki zentratuko da eskola gerora etorritako bere bi adaptazio zinematografikoetan. Bata 1962koa, bestea 1997koa. Arras ezberdinak izanda ere, Lolita-mitoa ulertzeko antzeko sentsibilitatea erakusten dute biek. Eta ekoiztua izan ziren garaiez ere asko esaten digute.
Nola adaptatu da Lolita ikus-entzunezko mediora? Nolakoa izan da bere metamorfosia? Nolako harrera izan du film bakoitzak? Zenbateraino egin du gizarteak mito hau bere? Horrelako eta antzeko galderak egingo dira. Erantzunak ezin dira ziurtatu.
Eskola jarraitu ahal izateko ez da beharrezkoa Lolita eleberria irakurri izana ezta bi filmak ikusi izana ere, baina gomendagarria da oso. Anagrama argitaletxeak atera zuen Lolita gazteleraz. Edozein bideoklubetan daude eskuragarri Lolita biak. Dena den, eskolan zehar pelikulen zatitxoak ikusiko dira, baita liburuaren pasarteren bat irakurri ere.

Arrekikili euskara elkarteak bidalita

gora

Nor gara gu
Babesleak
Erabiltzaileak
azkenak                                        
nontzeberri@nontzeberri.com