Euskal Artisauek Haserre nago izeneko ekimen berezia antolatu dute. Autore bakoitzak erabilgarri zen instrumentu bat hartu du, eta erabilezin bihurtu du. Instrumentu horiek ikusi ahal izango dira Markina-Xemeingo Uhagon Kulturgunean antolatu den erakusketan. 
Lan hauen bidez autokritika bat egin nahi da, eta aldi berean, artisautzak duen egoeraren aurrean instituzioen eta gizartearen jarrera pasiboa salatu. Horretaz gainera, eztabaida publikoa sortu nahi da artisautzaren etorkizunaren inguruan, ilun jarriz gero, neurririk hartu ezean desagertu egingo baita.
Euskal artisauen 30 pieza jarriko dituzte ikusgai eta guztiak erabiltezinak izango dira. Jose Pablo Arriaga, Rosa Garate, Edurne Garate, Argia Badago, Eneko Unzalu, Fidel Largatxa, Mariam Mayo eta Felix Picaza artisauen lanak egongo dira, beste batzuen artean, bete ezin den kristalezko entsaladera, jo ezin den alboka, ezin jantzi daitezkeen abarkak, eta abar.
Erakusketa ibiltaria izango da, hau da, Markina-Xemeingo kulturgunean egon ondoren EAEko eta Nafarroako hainbat udalerritan jarriko dute erakusgai. Amaieran, ostera, enkantea egingo dute, eta dirua parte hartu duten artisauei emango zaie.
Uhagon Kulturguneak bidalita