posta zerrenda
orri nagusia
web mapa
Bilatu:

BESTELAKOAK

Arrozaren inguruan kulturen arteko jaia egingo da Bilbon bihar

2007-06-15  l  09:23:12
itzuliinprimatu Ctrl+pBidali albistea lagun bati

Aldarrikapen eta jai kutsua duen mundu zabaleko gastronomi lehiaketa antolatu du Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako taldeen Koordinadorak bihar, ekainak 16, Bilboko San Frantzisko auzoan.

Munduko Arrozak 2007 lelopean, arroz lehiaketa egingo da San Frantzisko auzoan larunbatean. Aitzakia horrekin, auzoan bizi diren kultura ezberdinen adierazpenak kalera aterako dituzte jai giroan: lehen aipaturiko lehiaketa gastronomikoa, dantza eta musika, besteak beste, kulturen arteko bizikidetza eta elkartasuna sustatzeko helburuarekin. Jaialdia Iruñean eta Gasteizen ere egingo da.

Hala, egitarau oparoa atondu dute larunbaterako: goizeko 10:00etan Munduko Arrozen lehiaketan izena eman ahal izango da. Ordubete beranduago, umeei zuzenduriko munduko jolasak izango dira, tartean, Kokoriko lasterketa (Maroko), Sokatira (Euskal Herria) eta Mbube Mbube (Senagal).

Eguerdi partean arrozak prestatuko dituzte eta triki eta pandero saioa ere izango da giroa berotzen. 13:00etan Kalejira egingo dute Alde Zaharreko kaleetan barrena eta gero lehiaketaren sari banaketa izango da. Tartean, Munduko Arrozak irrati saioa ere emitituko dute zuzenean Bilboko TAS-TAS irratiaren laguntzarekin. Azkenik, bazkaltzeko ordua iritsiko zaie.

Arratsalde eta iluntze partean, kultura eta herrialde ezberdinetako dantza eta musika ekitaldiak izango dira. Jaialdia iluntzeko 20:30ean amaituko da disko jartzaileen sesioarekin.

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako taldeen Koordinadorak bidalita

gora

Nor gara gu
Babesleak
Erabiltzaileak
azkenak                                        
nontzeberri@nontzeberri.com