posta zerrenda
orri nagusia
web mapa
Bilatu:

MUSIKA

MusikHerria: musika eta herria eskutik lotuak

2007-11-29  l  14:00:21
itzuliinprimatu Ctrl+pBidali albistea lagun bati

Gaur egun, 35 taldek osatzen dute Musikherria eta diskoak ekoizteaz gain MusikGerrilla irratsaioa egiten dute Hala Bediko irratian elkarrizketekin, berriekin eta puntu-puntuan duten agenda batekin; musika ikasteko tailer herrikoak ere antolatzen dira MusikEskolan ekimenean, oraingoz Gasteizen, eta asmoa dute herrialde bakoitzean horrelako iniziatiba bat bultzatzeko; lanak banatzeko sarea eta kontzertuak eta bestelako ekimen kulturalak sortzeko eta antolatzeko ere azpiegitura atondu dute MusikHerrikook.
Hauexek dira, hain zuzen ere, aurtengo erronkak. Aipaturiko ekimenak osatzea, sendotzea eta finkatzea. Eta aurten duten lehentasuna Musikaz ere...AHT galditu! ekimena eta filosofia zabaltzea izango da kanpora begira.

Orain, Durangoko Azokan areagotuko dute euren presentzia hara eramango dituzten lan berriekin. Bertan topatuko dituzue: Sonitus, Irungo Musika Elkartea, Lur Jota, Akto Reflejo, Zahil, Kloratita+ Sotizon, Arkada, Elkarrekin errepresaliatuak eta musikariak, Karratua borobila da eta 121krew bezalako taldeak eta lanak.
Honetaz gain, euskal kulturarekin duten ardurak hitzetik ekintzetara bultzatu ditu musika kolektiboko kideak, eta horrexegatik, beste eragile batzuekin batera testu bat prestatzen ari dira Durangoko Azokako stand-ean zabalduko dutena, iritziak, atxikimenduak eta ekarpenak ere biltzeko asmoarekin.

Nontzeberri

gora

Nor gara gu
Babesleak
Erabiltzaileak
azkenak                                        
nontzeberri@nontzeberri.com