LITERATURA

Lauaxeta Olerki Lehiaketaren deialdi berria

Mungiako Udalak Lauaxeta Olerki Lehiaketaren bosgarren edizioaren deialdia iragarri du. Lanak Amayur gaztelu baltza izenburua beharko dute izan eta titulu horren inguruan ardaztuko dira. Urriaren 9a baino lehen entregatu beharko dira.

Gutxienez 100 bertso-lerro idatzi beharko dira eta gehienez 200. “Egileak askatasun osoa izango du bere gustuko ahapaldiak, neurriak eta errimak erabiltzeko”.

Lanak euskaraz idatziko dira eta originalak beharko dute izan. Lehiaketan nornahik parte har dezake, eta olerkiak paperean edo euskarri elektronikoan aurkeztu ahalko dira urriaren 9a baino lehen: Astiunerako Udal Erakundea, Agirre Jauregia, Aita Elorriaga 1, 48100 Mungia. Lanez gain, egilearen datuak ere aurkeztu beharko dira gutunazal itxi batean.

Sariak bi izango dira: lehenengoak 800 euro jasoko ditu eta bigarrena, berriz, 500. Lehiaketaren oinarriekin loturiko xehetasun guztien berri izateko sartu Mungiako Udalaren webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button