posta zerrenda
orri nagusia
web mapa
Bilatu:

MUSIKA

Bilbao Kolektibo Elektronikoak (BIKE) bere bigarren lana plazaratu du

2007-12-20  l  13:48:54
itzuliinprimatu Ctrl+pBidali albistea lagun bati

Orain dela urte bete horren aldeko apustua egin zuen kolektibo honek. Horren froga duzue BIKE 1.0 izeneko lana. Bertan Unai Gonzalez, Mikel Klemente, Insert Beat, Jose Luis Canal, Templar& Birdy, Backbone, Soul a Dos, Idiomatics, Dr J, Amiga, Dr Pinsapo, Fernando Carvalho, Tierra eta musika elektronikoarekin ezin egonak jota dauden beste aditu batzuk sartu ziren. Lan hura, kolektiboaren lehen urratsa izan zen eta Bizkaiko musika elektronikoaren eszenategiko musikari eta sortzaile adierazgarrienen 14 kanta biltzen zituen.

Gaur, Bilboko Global areto luxuzkoan BIKE 2.0 lanaren aurkezpena izan da, lehen lanaren ildotik egindako bigarren apustua. Oraingo honetan 12 artista bildu dira hamabi kantarekin obra landuago bat, osatuago bat eskaintzeko eta plataforma honetatik musika elektronikaren eszena bat aldarrikatzeko asmoz. Disko hau doakoa izango da eta zenbait dendetan beste disko bat erosiz gero honako hau doanik emango da.
BIKE kolektiboaren web orrian ere eskegiko dituzte kanta guztiak internautaren gozagarri. Hala ere, urtarrilaren 19an kontzertu bat eskainiko dute Bilbo Rock aretoan lan berri hau aurkeztu ahal izateko.

Kolektibo honek, musika sortzeaz gainera, bestelako asmoak bultzatu ditu: sormenezko ikus-entzunezko lehen lehiaketa bat, musika ikusteko eta entzuteko modu berriak, pertzepzio-irizpide berriak eta edertasunaren kontzeptu berriak eskaini dituena, eta nola ez, instalazioak, tailerrak...
Horretarako BIKEk jarduera batzuk programatu ditu urtean zehar, ikus-entzunezko aurkezpen horiek ohiko zirkuituaren barruan arruntak ez diren espazio pertsonaletara hurbiltzeko xedearekin.

Nontzeberri

gora

Nor gara gu
Babesleak
Erabiltzaileak
azkenak                                        
nontzeberri@nontzeberri.com