posta zerrenda
orri nagusia
web mapa
Bilatu:

MUSIKA

Sarkor taldeak "Su emoten" aurkeztu du gaur goizean

2008-03-05  l  14:16:29
itzuliinprimatu Ctrl+pBidali albistea lagun bati

Kotxeko bozina hotsez sartu dira Sarkor taldekoak Iparragirre Rock Elkarteko Lokalera. Autoa bera ere barrura sartu dute ikusleen harridurarako, ia-ia baten bat harrapatu omen dute... Bertan, 30 bat lagun eta komunikabideak izan dituzte zain. Kotxetik umoretsu atera eta abesti bat jotzera igo dira prest izan duten eszenatokira. Bateria atzean jarritako tela beltz batek erakusten zuen noren eguna zen gaurkoa.

Garaipenaren Bila izeneko abestiarekin eman diote ongi etorria Su emoten izeneko disko berriari. Argazki flash-ez inguraturik mikrofonoa hartu, eszenatoki behera jaitsi eta diskoaren iguruko azalpen txiki bat eman dute. Bereziki azpimarratu dute apirilaren 12an izango dela aurkezpen kontzertua Durangoko Plateruena Antzokian. Eskerrak ere eman dituzte diskoa egiteko prozesuan zehar lagundu dioten pertsona guztiei eta aipamen berezia egin diote Txortx-eri.

2003ko uda aldera hasi zen taldearen ibilbidea, Arratzuko lokalean jotzen hasi zirenean. Musa baterian, Zabala eta Remen gitarra eta ahotsetan, eta Gorka, Hits eta Mentura taldean ere diharduena, baxujole bezala hasi ziren. 2004 abuztuan Gernikako jaietan lehen kontzertua jo aurretik, Arratzuko lokalean CD bat autoekoiztua grabatu zuten. Arratzun entsaiatzetik, Muxikan entsaiatzera pasatu ziren (Zabalaren etxera), Gernikako Lokalak noiz bukatuko zain. Denbora tarte luze honek halere aldaketa nabarmenak ekarri zituen, talde bezala oso eraldatuta agertu baitziren. Gorkaren ordez Gentzak (Aztarna taldeko abeslari ohia) hartu zuen baxua jotzeko eta abesteko ardura, eta musikari dagokionez ere aldaketa asko eman ziren, lehen CDan baino kantu arinagoak konposatzen hasi baitziren.

Estiloren bat azpimarratzekotan, egiten duten musika hardcore eta punk-rock melodikoa dela esan behar da. Orain lan berriarekin datoz: Su emoten.

Iratxe del Palaciok bidalita

gora

Nor gara gu
Babesleak
Erabiltzaileak
azkenak                                        
nontzeberri@nontzeberri.com