- ARTEA
- BERTSOTAN
- MUSIKA
- ESZENA
- IKUS-ENTZUN
- LITERATURA
- BESTELAKOAK
Horretarako orduko idazkera gaurko erara moldatu da idazlearen estiloa ahalik eta gehien errespetatuz, bai hiztegi, bai esaera aldetik.
Honen helburua izan da, alde batetik, irakurle ikusmin, baina hizkuntzalari ez aditu batek Lauaxetaz har dezakeen ikuspegia gaurkotzea, idazlearen joera garbizaleak oztopo izan gabe. Olerkariaren poemak irakurle gazteei hurbildu nahi izan zaizkie eta hizkuntza zailtasunak eta hermetismoaren aurreiritziak poeta eta irakurleen arteko harresi igaroezina eraiki dezaten saihestu.
Beste alde batetik, eta Lauaxetaren olerkietatik aukeraturiko 30 poemen ondoan, eskuz-esku, bertsoz-bertso Urkiagaren eredu eta gustu poetikoan eragina izan zuten olerkari europarren testuak isuri dira.
Lauaxeta eta bere sorkuntza lanaren ikuspegi osoago eta zehatzago bat eskaintzeko saioa egin da horrela, euskal olerkigintza europartu eta modernizatzeko egin zituen ahaleginak, bere inspirazioaren bideak, ardura literarioak eta saioak 30eko hamarkadako euskal poesia une horretan Europako giro literarioan egozten zenaren parean jartzeko, ahaztu gabe horregatik euskal tradiziozko balada eta kantu zaharrak.
Utriusque Vasconiae argitaletxeak bidalita