orri nagusia
web mapa
Bilatu:

BESTELAKOAK

"Bizkaie!", XX. Rikardo Arregi Kazetaritza sarietan irabazle

2008-06-30  l  10:48:26
itzuliinprimatu Ctrl+pBidali albistea lagun bati

Aurtengo sarietan Bizkaie! agerkari digitalak eta Bizkaia Irratiak Epaimahaiaren Sari Berezia ex aequo jaso dute 4.000 euroz eta diplomaz hornitutakoa.

Hedabide handiagoek arrakasta gutxi izaten duten eremuan euskarazko esparru komunikatiboa bikain lantzeagatik, naturaltasunez, hedabideetan euskalkiaren erabilera duintzeagatik, bizkaiera batuaren aldeko apustua "dakigunetik ez dakigunera" eginaz, publiko heterogeneoari, saio berezituak eskaintzeagatik, Internetera begira indar berezia eginaz eta 2.0 klabean lan egin eta bide-urratzaile izategatik, izan ere, epaimahaiak ebatzi duenez, mendebaldeko euskarazko komunikabide biak modernitateari begira dagoz, euskaldungoaren gehiengoaren etxea den horri, eta ikuspegi estrategikoa da hori epaimahaiaren iritziz.

Kazetari Berria ataleko saria, 3.000 euroz, diplomaz eta Xabier Laka eskultorearen oroi-ikurraz hornitutakoa, Lander Arbeltzaitz Mitxelenarentzat izan da. XX. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria, diplomaz, 9.000 euroz eta Xabier Laka eskultorearen oroi-ikurraz osaturikoa, berriz, Xabier Usabiaga Oiarzabalek irabazi du. Azkenik, Ohorezko Aipamena Jose Mari Iriondo Unanue jn.ak jaso du.

Bizkaie! Agerkari digitalak bidalita


gora

Nor gara gu
Babesleak
Erabiltzaileak
azkenak                                        
nontzeberri@nontzeberri.com