- ARTEA
- BERTSOTAN
- MUSIKA
- ESZENA
- IKUS-ENTZUN
- LITERATURA
- BESTELAKOAK
Hala, Ataramiñe´08 orain artean argitaratu den errepresaliatu politikoen literatura koadernorik mardulenetakoa eta osatuena da. Deportazioan, espetxean eta ihesean aurkitzen diren ia 30 idazlez osaturik, poesia, bertso, ipuinak, kronika, margoa zein marrazkiak jasotzen ditu. Egileak honako hauek dira: Alfonso Etxegarai, Jokin Urain, Mikel Albisu Iriarte, Antza, Idoia Lopez Riaño, Zorion Zamakola, Iñaki Gonzalo Casal, Oskar Barreras, Fernando Alonso eta beste hainbat errepresaliatu.
Kartzelako neurriak liburuari dagokionez, Urtzi Zubizarretaren lehen poesia liburua da. Espetxearen hertsitasun inposatuan nekez kabitzen den pertsona bizi eta emankor baten isla aurkituko du irakurleak. Ziega arrotz hutsak, bakartasun ezin saihestuak, borrokarekiko konpromisoa, kidetasunaren garrantzia...
Mendian gora, ibaian behera, Euskal Herrian zehar (Zorion Zamakola Ibaibarriaga) mahai jokoaren helburua, berriz, pedagogikoa da: jokalariek, tableroan zehar euskal geografia ikasiz gozatzeko aukera izango dute. Jokoaren ezaugarri nagusienak: truke sistemak erabili eta ezagutu, naturarekiko harremana landu, Euskal Herriko orografia ezagutu, eta adin guztietako pertsonek (8 urtetik aurrera) elkarrekin jolasteko aukera luzatzen du.
Mitxel Sarasketa preso ohiaren hitzetan, egileek arazoak izan dituzte lanak helarazteko, "askotan bide ezkutuetatik iristen zaizkigu, eta lan asko galdu egin dira". Egoera horren harira, euskarazko literaturak espetxeetan jasaten duen jazarpena salatu nahi izan dute.
Kartzelan eta erbestean egindako literaturak, nahiz eta genero literario ez izan, interes handiko testuak eman dituela historian zehar esan du Sarasketak Etxepare idazlea aipatuz.
Hala, liburuotan bildutako lanek, "jakin-mina sor dezakete, (...), abentura kutsua ere badute, muturreko egoeran bizi diren pertsonak baitira (...) eta interes politikoa piztu dezakete", nabarmendu du.
Nolanahi ere, Olatz Caminosek argi utzi du ekimenaren bokazioa liburu gehiagorik ez plazaratzea dela; horrek esan nahiko luke egileak aske direla.
Horrez gain, liburuan preso dauden egileen datuak bildu dituzte nahi duenak haiekin harremanetan jartzeko. Liburuok Durangoko Azokan ere salgai izango dira.
Nontzeberri