posta zerrenda
orri nagusia
web mapa
Bilatu:

ESZENA

Bizkaitik zehar dantza tradizionala irakasteko modu polita "Dantzaldi Ibiltariaren" eskutik

2009-01-12  l  15:27:59
itzuliinprimatu Ctrl+pBidali albistea lagun bati

Dantzaldi Ibiltaria proiektua martxa jarriko da laster batean, izan ere zapatu honetan lehen Dantzazale eguna ospatuko da BEC-en.
Ekimena Bizkaiko txokoetatik zehar ibiliko den bi ordutako (19:00etatik 21:00etara) dantza-tailer ibiltariaz osatzen da. Modu xume eta erraz batean, eta batez ere gertutasunez, dantzan ikasteko oinarrizko ezagutza bat eskainiko zaie partehartzaileei. Lehen edizio honetan, Bermeo, Bilbo, Erandio, Etxebarri, Gernika, Getxo, Gordexola, Igorre, Plentzia, Sestao, Sodupe, Urduña eta Zaratamo herrietatik ibiliko dira tailerrok.

Honez gain eta ikasten jarraitzeko, tailer ibiltariekin batera Aste Santua heldu arte, asteartero, ikastaro trinko bat emango da Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Ikastaroaren iraupena ordu t`erdikoa izango da (19:30etatik 21:00ak arte) eta tailer ibiltarian bezala, parte hartzeko aurrez izena besterik ez da eman behar.
Partehartzea doakoa da; soilik AIKO taldearen webgunean edo 646 336 147 telefono zenbakian izena ematea besterik ez da egin behar. Izena ematen dutenei, kamiseta bat eta etxean dantza praktika dezaten CD bat opari emango zaie.

Eta dantzaldi-erromeria hilean behin ere egingo da, larunbata batean, Plateruena Kafe-Antzokian. Bertan aukera egongo da tailer eta ikastaroetan ikasitakoa praktikatzeko, gehiago ikasteko, dantzan gozatzeko, beste zaletu batzuk ezagutzeko, etab.
Animatu eta dantza egin!!

Nontzeberri

gora

Nor gara gu
Babesleak
Erabiltzaileak
azkenak                                        
nontzeberri@nontzeberri.com