posta zerrenda
orri nagusia
web mapa
Bilatu:

IKUS-ENTZUN

Nontzefilmak gaua bihar FANTen barruan

2009-05-08  l  09:09:53
itzuliinprimatu Ctrl+pBidali albistea lagun bati

Bertan, sari-banaketa ez ezik, film onenen proiekzioa ere ikusi ahal izango da. Ez hori bakarrik, FANTeko arduradunek pelikula sorpresa programatu dute gau horretarako.

Hala, Nontzefilmak lehiaketako epaimahaikideek Bilboko Zine Fantastikoaren barruan, maiatzaren 9an, pantailaratuko diren 28 filmak aukeratu dituzte. Epaimahaikideak honako hauek izan dira: ZINEMAN, Ernesto del Rio, ZINEBIko zuzendaria eta Galder Gaztelu-Urrutia, ekoizlea eta film laburren zuzendaria; ANIMAZIOAN, Pernan Goñi, Flasheko artista, eta Begoña Vicario, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultateko irakaslea eta animaziozko zinemako zuzendaria eta Goya sari baten irabazlea.

Orotara 28 film aukeratu dira, 20 animaziokoak eta 8 zineamakoak. Zinema atalean euskal zinemagileek eginiko lau lan ikusi ahal izango dira: Proyecto Gen P63 (Ciro Izurrategui), Yellowtrans (Ortzi Acosta, Beñat Fontaneda), K.Markoleta (Jon Manterola Herbozo, euskara), eta Mandarinas (Mikel Usoz). Animazioan, aldiz, Aitor Oñederra Agirrek euskaraz eginiko Amaigabea izeneko lana izango da. Horrez gain, film sarituak, orotara 8, euskarazko azpitituluekin proiektatuko dira.

Animazio atala

La mitad del amor, Pablo Polledri
Stupid Boy, Ivan Bogdanov
Zen el Conejo - Feliz San Valentin, Antonio Jesús Rodríguez Cuenca
Amaigabea, Aitor Oñederra Agirre (euskaraz)
Los presagios funestos, Victor Hugo Izquierdo Martinez
Harry Partch Vol 1, Guglielmo Manenti
Nieve todo el año, Isidro Jiménez
Cholita, Daniel Collazos Bermúdez
Frontiers, Hermes Mangialardo
Untitled, Yu Ji
Duelo Por Nina, Pablo Melara Roque (Xoxé Tétano)
El Molinero, Adrián Yanes, Amed Adan, Derwin Torres eta Leonardo Martínez
The story of struggle against the worms hazard, Nikolay Belov
Augusto Pinedo, Entrevista núm 14, Blanca Escuin
Laberinto Máquina, Omar Alonso
Comó está el mundo, Fermín, Jorge Vallejo de Castro
Ta,Ta,Ta,Taaa, Marcos Carrasco
Bublegump, Andrés Arévalo
Help Me!, Marcos Carrasco
700 cultures, Osvaldo Cibils

Zinema atala

Proyecto Gen P63, Ciro Izurrategui
Yellowtrans, Ortzi Acosta, Beñat Fontaneda
Un acto de fé, Boris Franco Navarrete
Cabezón, Jaume Lalima
K.Markoleta, Jon Manterola Herbozo (euskaraz)
El mueble de las fotos, Giovanni Maccelli
Mandarinas, Mikel Usoz
The butcher and the wolf, Diego Mauricio Alvarez

Nontzeberri

gora

Nor gara gu
Babesleak
Erabiltzaileak
azkenak                                        
nontzeberri@nontzeberri.com