orri nagusia
web mapa
Bilatu:

LITERATURA

Ihes ederra egin dute Bilbon

2009-10-21  l  13:57:16
itzuliinprimatu Ctrl+pBidali albistea lagun bati

Hedoi Etxarte eta Alain M. Urrutiarekin batera bertsolariak hartu du hitza liburuarekin izan duen esperientzia kontatzeko. Komiki zale amorratua izanik, asko gustatu zaiola liburua esan du, komikigintza urrian lore bat baita ale hau.
Testua konplexua da, eta badu poesiatik, filosofiatik asko eta testua eta marrazkiak biziki ongi loturik agertuko zaizkigu.
Estiballesentzat liburua pentsarazteko sortua da, "gozatzeko baina era berean kezkatzeko, izan ere gure konplexuak aterako dira bertan", ironiaz eta barreka tratatuak batzuetan, baina beti modu inteligentean.

Hedoik liburuaren gaineko aurkezpen guztietan liburuak zentzu bat hartu duela esan du. Batzuetan irakurketa politikoa egiten da eta beste batzuetan ditugun bizitza paraleloei buruzko irakurketa egingo da, poetikoagoa. Hemen planteatu nahi izan dutena da ihes egiteko modu eta mundu bat. "Burujaberik izaterik ez badugu, bederen aukera izan dezagun noren menpe nahi dugun bizi, norbaiten esklabo. Hori mina izango da baina min hori guk aukeratu dugu" esan du Hedoik.
Liburuak hiru espazio ditu. Alde batetik gune zentrala, non istorioa garatzen den. Beste aldetik, beheko izkinak daude, non testu entziklopedikoaren itxurako testuak jartzen diren, istorio nagusiaren aldagaiak izan daitezkeenak, eta azkenik, ezkerreko gunean dagoen tartean esaten ari denaren gaineko informazio osagarria jarri da (liburuak, diskoak, webguneak, eta abar). Beraz, liburuan aipatzen denaz, inork, bestelako informazio nahi baldin badu, hortxe izango du nora jo. Izan ere, liburutik ateratzeko gonbitea egiten da.

Alainek esan du zerbait berezia dela lan hau eta ez dela ohiko komiki bat, irakurketa kritikoa egiten duen lana baita. Bestelako irakurketak onartuko dira, sakonagoak agian, horretarako detaile asko jarri baitira.
Irakurketa anitzeko liburua da, ulertzeko modu asko eskainiko duena, baina berba egiteko liburua sortu nahi zuten, interesgarriena hortik bertatik sor daitekeen eztabaida izan da eta.

Nontzeberri

gora

Nor gara gu
Babesleak
Erabiltzaileak
azkenak                                        
nontzeberri@nontzeberri.com