Fuera de la fábrica Beta, soinu performance honi eman zaion izena da, Arriagako atzealdetik abiatuko da Zorrotzaurrera eta bertan, Nilo Gallegok eta bere kolaboratzailek zenbait interbentzio urbano egingo dituzte, auzoko bizilagunen bat-bateko parte-hartzea ere izango delarik, espazio industrialak okupatzeko proposamen berriak eskainiz. Proiektu hau Ezerez txikietako bat-bateko tailler-eko sormen lana da, 2004.urtean Gallegok berak martxan jarritako ekimena kaleko ekintzak egiteko. Nilo Gallego performer eta musikaria, Música Libre kolektiboko kidea da, bat-batekotasunean berezitua.
Gaur ere, La Tristura taldeak La juventud y la comunidad obraren workshop bat egin du BilbaoEszenan 10:00etatik 14:00etara; Hika Ateneoan 11:00etan, ADDE, profesionalen topaketa izan da eta El ser humano perfecto aurkeztu dute BilbaoEszenan 12:30ean Rosa Casadok eta Mike Brookesek.
Hitzordua Eszenarekin programan, Juan Dominguezek eta Oskar Gomezek euren sormen lanen inguruan hausnartuko dute 17:00etan eta ikuslegoak, beste aukera bat izango du Idoia Zabaleta eta Filipa Franciscoren Bicho eres un bicho oturuntzan parte hartzeko Berreginen Museoan 18:00etan eta 20:00etan.
Info guztia BAD-en.
L&V Comunicacion-ek bidalita