Hámster-en estreinaldia (kaiolaratutako gizakiaren metafora bat) madrildar Triángulo aretoak eta Juanjo Otero euskal antzerkilariaren ko-produkzioa da. EITBk Bilbon duen egoitzako Multibox aretoan izango da 20:00etan. Pertsonaien egunerokotasunaren egoeretatik abiatuz -arra eta emea-, obrak umorerik galdu gabe, gai unibertsalen inguruko solasaldiak islatzen ditu, eta gure maskotekin konparatuz ea hain ezberdinak garen planteatzen du obrak. Marian Bañobrek interpretatuta, Juanjo Oterok ko-ekoiztua eta Fernando Sotok zuzenduta dago lan hau.
Deustuko La Fundicion Aretoan duela gutxi zendutako Pina Bausch koreografoari omenaldia egingo zaio. 18:00etan Café Müller dokumentala proiektatuko da, 1978an Bausch-ek XX. mendeko artean gakoa zen pieza baten inguruan sortutakoa.
20:00etan, Antonio Tagliarini eta Daria Deflorian italiarrek, dantza eta antzerkia uztartzen diren Rewind obra aurkeztuko dute, estatu mailako estrainaldia izango da eta bertan, Pina Bausch-en obraren iraunkortasunaren inguruan hausnartzen da.
Show Gela atalean -BAD barnean arte eszeniko ezberdinen arteko topaketa gunea-, bi instalazio ikusteko aukera izango duzue. Koyame taldearen Kapzuloa, Arte Berreginen Museoan (18:00etan euskaraz eta 20:00etan erdaraz). Hiri handietako bizitzaren hausnarketa gordina da ikuskizuna. 22:30ean Hika Ateneoan, Show Gela-3 aurkeztuko du Jesus Soberon dantzariak eta Matxalen De Pedrok.
Bestalde, Paz Rojo koreografo madrildarrak La Merced Ikastetxean 21:30ean, nahasmenean eta okertzean oinarritutako performancea eskainiko du komunikatzen saiatu arren lortzen ez duten hiru pertsonaietatik abiatuz.
Ikus-entzunezkoak ere izango dira. Danza en la Pantalla atalak, Forward Motion britainiarraren bideo dantzaren bi emanaldi eskainiko ditu BBK Kultura Gelan, bi saiotan: 17:00etan eta 19:00etan. Eta BADZineman ere izango da bi dokumentalen proiekzioarekin Arte Berreginen Museoan: 17:00etan Saburo Teshigawara, bailar lo invisible eta Lexico de la danza, 18:00etan.
L&V Comunicacion-ek bidalita