posta zerrenda
orri nagusia
web mapa
Bilatu:

MUSIKA

Audiencek bere jarioa astindu du lan berrian

2009-11-26  l  14:34:51
itzuliinprimatu Ctrl+pBidali albistea lagun bati

A shake in calm water lana gaur goizean aurkeztu du Audiencek Bilbon. Aurkezpen-ekitaldian taldekide guztiak izan dira, eta diskoa aurkezteaz gain, hiru kantu jo dituzte formatu akustikoan eta klip bat ere proiektatu dute.

Diskoaren sortze-prozesuan ahalegin berezia egin dutela adierazi dute taldekideek. Horren isla diskoaren grabazio-prozesua izan da. Garate estudioetan grabatu dute Kaki Arkarazorekin joan den apirilean, ekipo analogikoekin eta zuzeneko saioetan oinarrituta. "Kantuok tratamendu berezia merezi zuten, analogikoa eta zuzeneko saioetan sustengatua, soinu zuzena eta naturala izan zedin", azaldu du Gaizka gitarra jole eta abeslariak, "grabazioa lasaia izan da", gaineratu du.

Lan berriaren izenburuaren harira, A shake in calm water (Astindua ur barean), Hannot gitarra eta abeslariak esan du euren lan guztietan bezala diskoaren edukia aipatzen du. Izan ere, lan berrian betiko elementuak egoteaz gain, "astindu berezia" ematen ere saiatu dira instrumentu eta erritmo ezberdinak direla medio, "esaterako, saxoa sartu dugu eta tangoa eta erritmo latindarrak jorratu ditugu, betiko urari astindua emanez". Guzti horren isla dira, Criminal tango , Criminal Celebration eta Reel to reel doinuak dira.

Audience (Promo) from Gorka Bilbao on Vimeo.

Lan honetan, gainera, kantu bat abestu dute euskaraz. Aurreko lanetan euskara erabili badute ere, oso gutxitan izan da eta erabateko kantuak ez ziren zirriborroetan. Oraingoan, berriz, euskara Betiko "kantu osoan" sartu dute, "hor bide bat zabaldu dugu", nabarmendu du Gaizkak. Era berean, Ager biolin joleak azaldu du doinu hori euskal folklorearen sustraituta dagoela, nahiz eta AEBetako folklorearen instrumentuekin jota egon, tartean, pedal-steel-a, "dena batzeko ahalmena dauka kantu honek".

Bidehuts plataformarekin duten harremanaren lehen fruitua da laugarren lan hau. Erlazio hori aspaldikoa dela esan du Gaizkak eta diskoa grabatzeko ideia naturaltasunez sortu zela, "paraleloan bide berdina egiten ari ginen Bidehuts eta gu, beraz, azkenean batu egin gara".
Azkenik, nabarmendu du A shake in calm water hamar urteko ibilbidearen emaitza dela, baina hasiera berria ere badela.

Nontzeberri

 


gora

Nor gara gu
Babesleak
Erabiltzaileak
azkenak                                        
nontzeberri@nontzeberri.com