ARTEA

“Lotsaizunaren harresiak” erakusketa Elorrion

Sonia Ruedaren argazkiak biltzen ditu Lotsaizunaren harresiak erakusketak. Lanak martxoaren 5era arte ikusi ahal izango dira Elorrioko Iturri Kultur Etxean.

Sonia Ruedak orain dela hilabete batzuk hasi zuen proiektua, sarean ikertzen zebilela, gatazka-fokuak edo pertsonen mobimentu-askatasunerako oztopoak irudikatzen dituzten hogei bat harresi fisiko batzen dituen maparen irudia topatu zuenean.
Orduan, artistak dokumentazio eta gogoeta aldi trinko eta, batzuetan mingarri bati ekin zion, eta hain zuzen ere, hortik sortu zen orain zirriborro hauetan gauzatu den ideia.

Bilduma 15 argazkik osotzen dute, batzuk errealak eta beste batzuk modu digitalean tratatutakoak. Erabilitako materiala eta aukeratutako kokapena (airean eskegita) direla eta, egileak lan etereoak aurkezten ditu, eta inperfektuak eta amaitu bakoak direla ematen du.
Lana alanbre-hesiaren irudi generikoan bermatzen da, mundu guztian presondegiko harresia, itxitura edo gordelekua irudikatzen duen ikonotzat hartzen da eta.

Lan honekin, Sonia Ruedak lozorroan dauden kontzientziak astindu gura ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button