posta zerrenda
orri nagusia
web mapa
Bilatu:

MUSIKA

Skatea eta musika batzen dituen Atzekaldeta Fest! ospatuko da bihar Mungian

2010-07-23  l  09:55:53
itzuliinprimatu Ctrl+pBidali albistea lagun bati

Malen skate kluba eta Azken Zarata musika elkarteak antolatu dute jaialdia. Arratsaldean musika taldeek jotzen duten bitartean skaterrak trukuak eta gauza berriak ikasi ahal izango dituzte San Pedro zonaldean dagoen pistan.

Gainera, Atzekaldeta Fest! jaialdian, kanpotar zein bertakoak diren bost musika talde ezberdin arituko dira: All Reasons, 6 metros bajo tierra, The Brick Lane, Arrakada eta Demeon.

Skatea eta musikaren arteko erlazioa estua da, antolatzaileen esanetan, "bi munduak promozionatzeko balio izango du ekintza honek. Batzuk musika entzutera etorriko dira eta skatea deskubrituko dute, eta beste batzuk aldiz, skatea ikustera etorriko dira eta Mungian dauden musik ataldeez gozatuko dute".

Atzekaldeta Fest! 16:00etan hasiko da larunbatean Mungiako San Pedro zonaldean.

Deia


gora

Nor gara gu
Babesleak
Erabiltzaileak
azkenak                                        
nontzeberri@nontzeberri.com