posta zerrenda
orri nagusia
web mapa
Bilatu:

MUSIKA

"Ritmos Etnicos" kontzertuak egingo dira astelehenero Iruñeako Civican-en

2010-07-27  l  13:10:49
itzuliinprimatu Ctrl+pBidali albistea lagun bati

Eszenatokira igo zen lehenengo taldea Kentokaki izan zen. Talde honek klezmer, judutar askenazien musika, jotzen du eta euren kideak munduko toki ezberdinetatik datoz.

Hurrengo lau astelehenetan, 20:00etan, Los Stropers, Caliu-H: Dena Fusioa, Upbarnagh eta Iddawc taldeek joko dute.

 

 

Bigarren kontzertua hurrengo astelehenean, abuztuak 2, izango da Los Stropers katalanekin. Taldeak Animal, Vegetable, Miserable diskoa aurkeztuko du reagge, pop eta folk soinuekin.

Caliu-H, dena fusioa, bossa nova jorratzen duen talde euskalduna da. Upbarnagh ekialde hurbileko musikarekin jazza eta elektronika nahasten duen musikaria da, eta Iddawac-ek berriz, folka jotzen du.

Kontzertuak hurrengo lau astelehenetan egingo dira, 20:00etan, Civican-ek duen egoitzaren patioan.

Nontzeberri


gora

Nor gara gu
Babesleak
Erabiltzaileak
azkenak                                        
nontzeberri@nontzeberri.com