posta zerrenda
orri nagusia
web mapa
Bilatu:

ESZENA

Umorea eta antzerkia eskutik heldurik berriz Araian

2010-07-28  l  09:55:37
itzuliinprimatu Ctrl+pBidali albistea lagun bati

Araiako XVII. Umorezko Antzerkiaren Jaialdia abuztuaren 6tik 23ra bitartean ospatuko da. Aurten bi ekimen izango ditu egitarauak: hitzordu nagusia, Asparrenan, abuztuaren 12tik 15era izango da, eta gero, abuztuaren 6tik 23ra, Arabako hainbat herritako ikusgarriak etorriko dira. Hamar konpainia 14 herritan ibiliko dira 28 saio eskaintzeko. Emanaldiak egingo dituzte, besteak beste, Dulantzin, Amurrion, Artziniegan, Eltziegon, Bastidan, Laudion, Maeztun, Murgian, Oteon, Manzanosen, Korresen eta Aramaion.

Ganso & Ciaren Renato lanarekin abiatuko da Araiako Umore Antzerki Jaialdia Asparrenan, abuztuaren 12an. Baina honetaz gain beste talde asko arituko dira: Markeliñek Terapia eskainiko du; Kataluniako Leandre artistak bere antzezlan berezia egingo du Herriko plazan; Chacovachik Cuidado! Un payaso malo puede arruinar tu vida lana aurkeztuko du. Trapu Zaharra taldeak Camping renove ikusgarria egingo du abuztuaren 14an.
Hauez gain, Loco Brusca, Shake That, Tricicle eta Vania Producciones ere arituko dira Araiako XVII. Umore Antzerkiaren Jaialdian.

Nontzeberri

gora

Nor gara gu
Babesleak
Erabiltzaileak
azkenak                                        
nontzeberri@nontzeberri.com