MUSIKA

Izate taldeak “Gure negu hotzak” diskoa plazaratu du

Donibane-Ziburuko laukote rock zalea hiru urtez izan da Gure negu hotzak lana prestatzen. Bigarren lan honetan ere autoekoizpenaren alde egin du Izatek.

Azken disko honek dozena bat kantu biltzen ditu. Doinuotan gitarra sendoek eragindako errtimo biziak, eta, era berean, ahots gozoen eta gogorren melodiak nabarmentzen dira.

Hitzetan taldearen hainbat lagunek parte hartu dute, Odei Baroso bertsolaria, Xabi Biscay kantaria (Sorotan Babies eta BKBO) eta Otalazt poeta, hain zuzen ere.

Taldea honako musikari hauek osatzen dute: Claire (ahotsa); Peio (gitarra); Fred (baxua); eta Bixente (bateria).

Gure negu hotzak lana ostiralean, hilak 8, aurkeztuko dute Miarritzeko Atabalen Totem taldearekin batera. 17an, berriz, Donostian izango dira Gose, Esne Beltza eta Ze Esatek! taldeekin Korrikak antolaturiko ekitaldian, eta, azkenik, maiatzaren 8an Senpereko lakuan joko dute Berri Txarrak hirukotearekin Herri Urratsen baitan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button