ESZENA

Antzerkia, txotxongiloak eta zirku garaikidea Elorrion

 

Asteburu honetan antzerki klasikoaz, txotxongiloez eta zirku garaikideaz gozatzeko aukera izango da Elorrion Musikaire programaren baitan.

Hala, ostiralean, hilak 15, Valentziako Pelmanec konpainiak Don Juan memoria amarga de mi txotxongilo obra antzeztuko du. Miquel Gallardo aktoreak hiru txotxongilo erraldoi maneiatzen ditu agertokian. Don Juan pertsonaia bihurria zahartuta agertuko da. Bere iragana berreskuratu, eta ordura arte ezagutu ez dituen sentimenduak biziko ditu. Argiñetan antzeztuko dute, 22:30ean.

Larubatean, berriz, Gaztela Leongo Morfeo Teatro-k El Sombrero de tres picos antzezlan klasikoa taularatuko du plazan, 22:30ean. Janzkera, eszenografia eta interpretazio zaindu eta aberats bati esker, publikoa beste garai batzuetara eramateko gaitasuna duen antzezlan klasikoa da. Istorio korapilatsua eta barregarria da, erritmo biziko testuz jantzia.

Azkenik, igandean, Euskal Herriko Circus Tanzia taldearen Fragil zirku ikuskizuna ikusi ahal izango da. Nafarroako konpainiak show orijinala eta ezustez betea egingo du, keinuzko antzerkia, malabareak eta akrobaziak uztartuta.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button