Nontzeberrik Bilboko Zine Fantastikoren Jaialdiaren (FANT 2007) laguntzaz, Nontzeflash IV. Animazio Lehiaketa eta Nontzefilm III. Film Laburren Lehiaketa antolatu ditu. Lehiaketak on-line izan dira Nontzeflash eta Nontzefilm guneetan, eta lanik onenak FANTen pantailaratu dira Capitol zine-aretoetan, gaueko 22:00etan. Bertan sariak ere banatu ziren. Ernesto del Rio, Begoña Vicario, Pernan Goñi, Galder Gaztelu-urrutia eta Ines Intxausti izan dira edizio honetako epaimahaikideak.
Nontzefilm-era 155 lan aurkeztu dira guztira. Haietarik 50 Euskal Herrikoak izan dira. Euskal Herritik jasotakoen artean 15 euskarazkoak izan dira. Filmak Espainiatik, Txiletik, Argentinatik, Kubatik, Perutik, Kataluniatik, Kolonbiatik, Mexikotik, Txinatik, Bolibiatik, Italiatik eta Brasildik iritsi dira.
Nontzeflash-en, berriz, 154 film jaso dira. Lanak 35 herri hauetatik ailegatu dira: Euskal Herria, Espainia, Bosnia-Herzegobina, Txile, Mexiko, Kolonbia, Venezuela, Uzbekistan, Italia, Hego Korea, Argentina, Indonesia, Peru, Australia, Austria, Erresuma Batua, Serbia, Israel, Katalunia, Taiwan, Alemania, Belgika, Turkia, Lituania, Herbehereak, Guatemala, Errusia, India, Kanada, AEBak, Filipinak, Kroazia, Uruguai, Frantzia, Singapur. Euskal Herritik 6 lan iritsi dira.
Aurten nabarmendu behar da Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen parte hartzea. EHUk Unibertsitateko lanik onena saritzeaz gainera, ikasleek parte hartu dute iraupen laburreko lanak sortzen. Era berean, azpimarratzekoa da Nontzefilm-en inoiz baino film gehiago jaso direla Euskal Herritik.
Honako hauek dira lehiaketaren irabazleak:
Nontzeflash, 1. saria The Dreamer, Erresuma Batua 2006, 2'16''
Zuzendaria: Yu Ji
Nontzeflash, 2. saria, Los Pecadores, Argentina 2006, 2'20''
Egilea: Pablo Polledri
Nontzeflash, 3. saria, Pneumatic, Erresuma Batua 2006, 3'45''
Zuzendaria: Ellen McAuslan
Nontzeflash, Euskal Herriko saria, La duda, Euskal Herria 2006, 3'19'' Zuzendaria: Ismael Rubio Montes
Nontzefilm, 1.saria, CANDY and BRANDY, Euskal Herria 2006, 3'27'' Zuzendaria: Ander Duque
Nontzefilm, 2. saria, El increíble ataque del mejillón cebra, Euskal Herria 2006, 3'20'' Zuzendaria: Eduardo Gonzalez
Nontzefilm, 3. saria, ¿Quién está dónde?, Katalunia 2006, 2'43'' Zuzendaria: Jaume Lalima
Nontzefilm, Euskal Herriko film laburrik onena, Déjà Vu, Euskal Herria 2006, 0'57'' Zuzendaria: Mikel Usoz de la Fuente
Nontzefilm, Unibertsitateko film laburrik onena, Korna, Euskal Herria 2006, 3'30'' Zuzendaria: Jon Manterola Herbozo.
Nontzeberri