orri nagusia
web mapa
Bilatu:
  • LITERATURA

    Xabier Mendiguren idazleak "Vikingoen sorterrira" liburua plazaratu du

    2010-02-08  l  9:52:25

    Joan den ostiralean aurkeztu zen Donostia aldean Vikingoen sorterrira liburua. Xabier Mendiguren idazle porrokatuaren azken emaitza da obra hau.

  • LITERATURA

    Olerki Topaketak musikatuak Donostian

    2010-01-29  l  10:25:38

    Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Kabigorri ateneoak antolatu dituzte aurtengo Olerki Topaketak. Ekimena otsailaren 2tik 5era bitartean egingo dira Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian. Hilaren 10etik 21era, berriz, topaketak Kabigorri Ateneoan burutuko dira. Emanaldi guztiak 19:30ean hasiko dira. Poesiak eta musikak bat egingo dute olerki topaketetan.

  • LITERATURA

    "Juan Mari Lekuona-ri omenaldia" aurkeztu du Euskaltzaindiak

    2010-01-29  l  9:38:03

    Atzo, urtarrilaren 28an, Juan Mari Lekuona-ri omenaldia liburua aurkeztu zuen Euskaltzaindiak. Idazle eta euskaltzain oso izan zenaren omenez euskararen erakundeak argitaratu duen liburu hau Iker bildumaren 23. zenbakia da.

  • LITERATURA

    Herri literatura izango du aztergai Bilbo Zaharra Forumak

    2010-01-28  l  12:48:09

    Bilbo Zaharra euskaltegiak abiaturiko Forumak Herri Literatura izango aztergai otsaila eta martxoa bitartean. Orotara, lau jardunaldi izango dira, bata bestea baino interesgarriagoa, Koplak-eta, Bertso-paperak, Bat-batekoak eta Baladak izango dira landuko dituzten lau gaiak. Herriko letrez Euskaltzaindiak Bilboko Plaza Berrian duen egoitzan arituko dira.

  • LITERATURA

    Herta Müler idazlearen lan bat itzuliko du Ibon Uribarrik, Zaitegi sariaren irabazleak

    2010-01-28  l  12:12:37

    Ibon Uribarrik irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkar-ek, Kutxaren laguntzarekin antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa. Atemschaukel (Arnasaren kulunka) Müler-en azken lan euskaratuko da.

  • LITERATURA

    Haur Literatura eta Gazte Literaturako XVIII. Edebé Sarien Irabazleak

    2010-01-28  l  9:45:25

    Rodrigo Muñoz Avia (Madril, 1967) Mi hermano el genio (Nire neba jenioa) lanarekin eta Maite Carranza (Bartzelona, 1958), Palabras envenenadas (Hitz pozoituak) obrarekin izan dira aurtengo Haur Literatura eta Gazte Literaturarako XVIII. EDEBÉ Sarien irabazleak, hurrenez hurren.

  • LITERATURA

    Zubikarai nobela saria Iratxe Esnaolarentzat

    2010-01-26  l  10:57:57

    Iratxe Esnaola Aldanondo donostiarrak irabazi du Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Augustin Zubikarai nobela laburren lehiaketa Galerna deritzan lanari esker. Berak jasoko ditu sariaren 5.400 euroak eta udaberrian kaleratuko du eleberria Elkar argitaletxeak.

  • LITERATURA

    XVIII. Edebé Saria abian da

    2010-01-26  l  10:04:34

    Hamazazpi deialdiren ostean, sari honek entzute handia lortu du literaturaren munduan, irakurlego zabala batu baitu. Egileen artean ere erreferente bilakatu da, bai lanen kalitateagatik, bai irabazleen ospeagatik. 260 lan aurkeztu dira aurtengo edizioan eta Bartzelonan jakinaraziko da ebazpena, datorren urtarrilaren 27an. Lan irabazleak lau hizkuntza ofizialetan argitaratuko dira.

NONTZEFILMAK 2010!!
azalak
EZLEKU BAT
EZLEKU BAT
ARGAZKIHAIKU
argazkihaiku
KALE SOUND
kalesound
AZALAK
nontzefilmak
NONTZEFILMAK 2009!
azalak
Nor gara gu
Babesleak
Erabiltzaileak
azkenak                                         aurreko albisteak         hurrengo albisteak                
nontzeberri@nontzeberri.com