LITERATURA

Eleberrietako pertsonaien eraikuntzaz

Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean antolatzen den Eztabaidak Literaturarekin saioak Marta Sanz eta Álvaro Arbina idazleak elkartuko ditu gaur, martxoak 9, Pertsonaiaren eraikuntza eleberrian gaian sakontzeko.

Hitzordu honetan, matxismoak emakumezko pertsonaien sorkuntzan eraginik izan duen aztertuko dute, baita istorio on bat eraikitzeko bigarren mailako pertsonaiei balioa emateko beharraz edo idazleak beren pertsonaien jabe sentitzen diren edo irakurleenak ere badirela onartu behar den uneren bat iristen den bezalako gaiei buruz eztabaidatuko dute.

Marta Sanz Literatura Garaikidean doktorea da Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Bereak dira El frío, Lenguas muertas edo Los mejores tiempos eleberriak, bai eta No tan incendiario saiakera, eta Libro de la mujer fatal eta Tsunami testu feministak ere.

Álvaro Arbina 1990ean Gasteizen jaiotako arkitekto eta idazlea da. Orain arte bere lan guztiak eleberri historiko bezala sailkatu dira. Bereak dira La mujer del reloj, La sinfonía del tiempo eta Los solitarios lanak.

Ekitaldia Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, 19:00etan. Parte hartzeko, ezinbestekoa da doako gonbitetako bat erreserbatzea, Bilbao Kulturaren webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button