BESTELAKOAK

X. Nazioarteko Trikitixa jaialdia Andoainen

Gaur izango da X. Nazioarteko Trikitixa jaialdia Andoainen, Okzitania, Irlanda, Gaztela Leon eta Euskal Herriko partaidetzarekin.

Aurten trikitixak biolina izango du laguntzaile eta formazio horretan arituko dira Okzitaniatik etorriko diren Cyrille Brotto eta Alexandra Lacouche, Irlandako Stephen Doherty eta Patrick Doocey, Gaztela Leonetik Jorge Arribas eta Diego Galaz. Euskal Herritik Arrabots taldea, Jon Ostolaza eta Juan Arriola, eta, Maixa, Ines eta Maite koadrilak arituko dira.

Urte hauetan zehar jaialdiak eszenatoki desberdinak ezagutu ditu, Kursaala, Victoria Eugenia Antzokia, iaz Tolosako Leidor antzokia eta aurten Bastero Kulturguneko auditorioa izango da.
Gure inguruan trikitixa pandero-joleez lagundurik ezagutzen dugu baina bestelako taldeetan ere oso ongi moldatzen den tresna da, hori ikusteko aukera polita izango duzue ostiralean Andoainen, han trikitixa eta biolinaren arteko musika sortuko dute.

Informazio osagarri guztia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button