ARTEA

“Bildumagintzarako Lehen Pausoak”

Zarauzko Ispilu Arte galeriak Bildumagintzarako Lehen Pausoak izenburuko erakusketa kolektiboa inauguratuko du gaur, abenduak 12, 19:30ean. Bertan, formatu txikiko hainbat artisten lanak izango dira, bisitariek prezio baxuetan eskura ditzaten, bai eta arte-bildumazaletasuna sustatzeko ere.

Ondoko artisten lanak izango dira eskuragarri: Lolo Serantes, Udane Juaristi, Joan Artigas Planas, Miriam Gesalaga, Juan Pablo Álvarez, Viki Claramunt, Jose Antonio Legorburu, Lola Sarratea, Iñigo Ormazábal, Marian Aranburu, Martxe Arana eta Mendi.

Ekimen horren bidez, galeriak arte-bildumazaletasuna sustatu nahi du gizarteko maila guztietan, jendeak artista gazteen eta ibilbide luzekoen obran inberti dezan.

Galeriaren arabera, obra bat eskuratzerakoan hiru dira ezinbesteko urratsak: zure senari jarraitu, zerbait transmititzen dizuten piezak eskuratu; arriska ezazu, aurreiritziak baztertu, eta piezak eraman zaitzala; eta, azkenik, maitemindu zaitez piezarekin, …bildumazalea beti dabil artelan baten atzetik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button