
gorriak elkarri so,tinko,
beltzak denari eutsi
berdea lasai, denen zain
Txinaurrien marmar haserretua:
"Nor da autopista hau egin zuen
artaburua?"
Txinaurrien marmar haserretua:
"Nor da autopista hau egin zuen
artaburua?"
norabide bi
hari bat
nor ari?
Handitasuna
alanbre batean
jokatzen da
Hainbat txingurri
Moebiusen zerrendan.
Zenbat bihurri!
Ezkerreko bidea
edo eskuineko bidea
Amildegia erdian
Funanbulistaren
beste nia oztopo.
Eta erori beti!
Zatoz, maitea,
maitasunaren harian
kulunkatzera