posta zerrenda
orri nagusia
web mapa

Haikuak japoniar jatorriko poema laburrak dira. Zorrotzak izanez gero, 17 silaba inguru dituzte eta 3 lerro. Ez du izenbururik ez eta errimarik ere. Izenak dira nagusi. Erritmo oso bizikoak. Mundu bat zabaltzen dute hitz gutxitan: lehio ttipi batetik begiratuta ere zerua beti baita mugagabe.

Argazki-Haikun, bada, poema laburrak ipini behar dizkiegu irudiei.

Haikuei buruzko informazio zabala hemen

Adibideak:

  • Zaldiaren gainean

    ur gardenean

    uhalak aske!

    Masaoka Shiki

  • Urmael zaharra.

    Murgildu da igela:

    Plast!

    Bashô

  • Lanbroa gailurraren aurrean

    -ametsak

    jarraitu egiten du

    Jack Keruac

  • Zisne luma batek talka

    egin du elurraren kontra.

    Oihartzun zuria.

    Jose Felix Azkona

  • Badoaz horriak:

    horiekin bizitza

    eta idatziak.

    Juan Kruz Igerabide

Nor gara gu
Babesleak
Erabiltzaileak
nontzeberri@nontzeberri.com