BESTELAKOAK

“Munduko Kontu Kontalariak 2016” abian da

Munduko ahots, azentu eta identitateak zabaltzea xede duen Munduko Kontu Kontalariak jaialdia atzo hasi zen Oñatin, May Gorostiaga (Euskal Herria) Kamel Zouaoui-ren (Aljeria) partaidetzarekin. Gaur, berriz, Elorrion izango da: Elorrioko Ikastolan, Nicolás Lubo (Kolonbia) eta Lourdes Ikastetxean, Kamel Zouaoui (Aljeria).

Bertako antolatzaileek adierazi diguten bezala, “Munduko leku ezberdinetako hizlariek kultura desberdinak sentiarazi eta ezagutaraziko dizkigute. Ahots bakoitzak kultura aberastasuna eta esperientzia profesionala dakar. Kontalari bakoitzak bere nortasuna du eta, hitzaren bidez, istorioak, ipuinak eta ohiturak zabaltzen ditu. Talde-memoria mantendu eta zabaltzeko modu eraginkorra eta gero eta globalizatuagoa eta uniformatuagoa den mundu honetan borrokatzeko eta nortasun propioak defendatzeko modu bat”.

Jaialdia Euskal Herriko lau herritan egingo da: Aipatutako Oñati eta Elorrion, eta Arrasaten, Durangon eta Berrizen ere.

Informazioa gehiago ekimenaren webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button