LITERATURA

“Poetak Maiatzean” jaialdia, Gasteizen

Poesiak bere hegoak hedatuko ditu Gasteiz eta Arabako txoko guztietatik, maiatzaren 2tik 28ra bitartean, Poetak Maiatzean jaialdiari esker.
“Maiatza loratzen denean, Poetak Maiatzean jaialdian hitzak bizitzara zabaltzen dira. Gure aurrean egiten dute eztanda, iluntasunean ardi-disdiraldiak balira bezala. Poesiak, bere mantu gardenarekin hiria estali, anitza eta integratzailea den erresonantzia-kaxa poetiko bihurtzen du. Piztuko ahal ditu bizitzaren txoko ilunenak!”

Hilabete osoan zehar, borondatezko poeta talde bat ikastetxeetara joango da haien olerkiak bertako ikasleekin partekatzera, eta guztira, 50 ekintza poetiko baino gehiago izango dira adin guztietako 400 parte hartzailerekin (Aurora Nieva,Guillermo González, Reinaldo Prusilla, Fernando López, Mercedes Básico, Marisol Vicente, Teresa Herrán,Julián Ignacio Ayora, Francisco Lázaro,José María Sevilla,Blanca Zabala,Julia Vadillo,Ángela Sánchez, Ángel de Lucas,Txema, Fernando lopez, M. Asunción San Miguel, Mari Carmen Germán eta Enriqueta Eguía)

Gaur hasiko da ekimena Ignacio Aldecoa kultura etxean, olerki bisualen erakusketaren inaugurazioarekin (Eguillor saria). Ostean, Brenan Duarte artistak egindako olerki bisualari buruzko ikus-entzunezkoa pantailaratuko da. Gero, Eduardo Laherek zuzenduriko Zentzumenak dantza eta musika ikuskizuna egingo da.

Datozen hitzordu guztiak, hemen begiratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button