ARTEA

Luis Candaudap pintoreak erakusketa paratu du Bilbon

Luis Candaudap (Bilbao, 1964) pintoreak Atsedena Egiptorako ihesaldian izenburuko erakusketa inauguratuko du datorren asteartean, urriak 18, Bilboko Juan Manuel Lumbreras arte galerian. Zabalik izango da azaroaren 18ra bitarte.

Erakusketan bilbotarrak azken lau urteetan eginiko lanak biltzen dira. Pintoreak bi hilabeteko egonaldia egin du Beijing hirian MA Studiok sustatuta. Egonaldi horren ondoren egin duen lehendabiziko erakusketa indibiduala izango da martitzenean inauguratuko dena.

Candaudapek pintura klasikoaren estandar bat berreskuratu du, alegia, motibo biblikoa den Egiptora ihesaldia. Horrela, figuradun paisaia dioramaren ikuspegitik deitzen dion hori berkokatzeko. “Zergatik ez dut mundu diorama baten gisara pintatuko ba, mundua terrarium bat bilakatzen ari den une honetan”.

Erakusketaren gaineko informazio gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button