BERTSOTAN

Manex Agirre onena Arabako Bertsolari Txapelketako II. finalaurrekoan

Arabako Bertsolari Txapelketako 2. Finalaurrekoa, Laudioko Lanbide Heziketako Udal Ikastetxearen aretoan jokatu zen igande arratsaldean. Bertan  bildu ziren bertsolari guztien aurretik (Jagoba Apaolaza, Jon Ruiz de Pinedo, Unai Mendibil, Felipe Zelaieta, eta Zigor Enbeita) Manex Agirre aramaioarra gailendu zen. Zigor Enbeita hurbiletik jarraitu zion.

Manexek lortu zuen puntu gehien, 351,5 puntu. Horrela, Agirrek Zigoitiko Kultur Etxean jokatuko den 2. itzuliko 5. finalaurrekoan kantatuko du, otsailaren 28an. Betiko lez, beste bertsolariak puntuazioen zain geratuko dira jakiteko non kantatuko duten bigarren saioa.

Datorren igandean, Legution, lehen itzuliko azkeneko finalaurrekoa jokatuko da.

Laudioko saioaren informazio guztia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button