ESZENA

Apirila dantzan, Leioan

Kultur Leioak lau dantza-emanaldi ondu ditu hil honetan. Gaur bertan, Kultur Leioako Auditoriumean, Kukai Dantza Taldeak Oskara Plazara “dokudantza” taularatuko du, zeinak dantza eta zinea uztartzen dituen, 20:30etik aurrera.

Oskara Plazara obraren sinopsia: “Nor naiz? Galdera horretan ezkutatuta daude gure jatorria, gure tradizioa, gure kultura. Gatazkak ere ezkutatzen ditu galdera horrek: tradizioaren eta askatasunaren artekoa, sorkuntzaren eta ohituraren artekoa, lurraren eta mugaren artekoa, iraganaren —gure arbasoen— eta etorkizunaren —gure herrikide berrien— artekoa”.

Ostiralean, Alos Quartet laukoteak musikaz bustiko ditu Aukeran dantza taldearen koreografia garaikideak. Igandean, halaber, familientzako emanaldia izango da: Elirale Iparraldeko taldeak Xihiko aurkeztuko du. “Dantza, zuzeneko musika eta itzal-jolasak erabiliz, beldurra eta ezezagunaren inguruan arituko dira”.

Hilaren 29an, Dantzaren Nazioarteko Egunaren harira, Vargas & Brûlé konpainia andaluziarrak Libertino lana taularatuko du, “dantza, flamenkoa eta poesia uztartzen dira”.

Informazio gehiago: kulturleioa.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button