ARTEA

Getxoarte aretoa asteburu honetan izango da

Azaroaren 17tik 19ra, arte-praktika garaikidearen mundu osoa bilduko da Getxoarten. Ohikoa den bezala, aretoak artista berrien hainbat proiektu hartuko du Areetako Geltokia plazan kokatuko den karpan.

Azokaren antolatzaileek bost programatan banatu dute Getxoarte 2017, eta honako oinarriekin bideratu dituzte: Programa Orokorrak, Euskal Herriko zein kanpoko artisten 31 diziplina anitzeko proposamen hartuko ditu, banakakoak zein taldekakoak. Bitartekaritza Programaren eskutik, artearen mundua publiko anitzetara zabaldu nahi da zenbait jarduerez baliatuta, esaterako helduentzako bisita gidatuak eta tailerrak. Haurrentzako tailerrak ere izango dira Getxoarten. Programa Hedatuan sei proiektu izango dira, Estatuko espazio eta bitartekaritza-proiektuen lankidetzari esker. Laborategi-programari esker, arte garaikideak teknika grafikoaren eta inprimaketaren munduan zer-nolako lekua izan dezakeen ikusteko aukera izango dute bisitariek. Azkenik, Programa Eszenikoak erakutsiko du nola uztartu daitezke arte garaikideak eta diziplina eszenikoak.
Aurtengo artista gonbidatua ez da faltako;  aurten Ibon Garagarza hautatu da.

Egitarau osoa hemen begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button