MUSIKA

Bizkaiko hainbat rock taldek disko klasikoak joko dituzte zuzenean

Izar & Star zikloaren lehendabiziko edizio honetan Bizkaiko taldeek baino ez dute parte hartuko, baina antolatzaileek ekimena Euskal Herri osora zabaltzeko asmoa erakutsi dute hurrengo edizioei begira. Izan ere, ekimenaren xedea "Euskal Herrian egiten den pop-rockaren aberastasuna eta maila handia erakustea da".

Capsulak hasiko du zikloa apirilaren 7an. Emanaldi horretan hirukoteak Bowieren Ziggy Stardust diskoa joko du. Apirilaren 14an, berriz, Santi Delgado & The Runaway Loversek Ramonesen lehendabiziko lana egokituko dute. Maiatzaren 5ean, Sonic Trashek, lehen Ya Te Digo izenarekin jotzen zuten, Velvet Underground bortxatuko dute. 12an, Zaramak 80ko hamarkadako euskal taldeen kantuak bere egingo ditu; 19an, Bilillo y Los Suyos taldeak The Kinksen azalean sartuko dira, eta 26an McEnroe bandak Will Oldham musikari estatubatuarraren doinuak gaztelaniaz abestuko dituzte.

Ekainean, azkenik, bi hitzordu gehiago izango dira: 9an, Jukebox Racket rocabilly taldeak Elvis Presleyren kantuak eta 50eko hamarkadako hainbat doinu egokituko dituzte, eta 16an, Young Tallent Show taldeak, non Audienceko zenbait kidek jotzen duten, Dylanen eta Youngen abestiak berrinterpretatuko dituzte.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button