IKUS-ENTZUN

Hondamendiari buruzko film gehiago Gasteizen

Munduan zehar barreiaturik dauden interpretazio batzuen arabera, abenduaren 21ean munduaren amaiera dator. Kataklismoa hobeto aztertzeko hainbat film eman eta emango dituzte Gasteizko Artium museoan Pelikuletako hondamendia izenburupean.

Egun hauetan, munduaren amaiera aztertzeko, lau film proiektatuko dituzte: abenduaren 6an, Apocalypto (Mel Gibson, AEB, 2006); 7an, Melancolia (Lars Von Trier, Danimarka, 2011); 8an, Doomsday (Nick Everhart, AEB, 2008), eta, azkenik, 9an, El día de Mañana (Roland Emmerich AEB, 2004).

Azkenik, planetaren hondamendiaren osteko etorkizunak izango dira protagonistak hilaren amaieran. Horretarako, zikloaren arduradunek hiru pelikula aukeratu dituzte: abenduaren 21ean, Last Night (Don Mackellar, Kanada, 1998); 22an, Sacrificio  (Andrei Tarkovski, Suedia, 1986); eta, amaitzeko, 23an, Children of Men (Alfonso Cuarón, Erresuma Batua, 2006).

Emanaldi guztiak 20:00etan izango dira, jatorrizko bertsioan, eta gaztelaniazko azpitituluekin. Zikloaren inguruko xehetasun gehiago jakin nahi izanez gero, sartu www.artium.org webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button